2016(e)ko maiatzaren 9(a), astelehena

Nafarroako leku publikoetan edoskitzea sustatzeko kanpaina martxan jarri du emagin talde batek

Iragan den ostirala 6 Nafarroako Erizainen Elkargoan  aurkeztu zen "Nafarroan edoskitu" kanpaina, edoskitzea sustatzea eta normalizatzea duela helburu nagusia. Honetarako, leku publiko desberdinetan "edokitze eremua"k sortuko dira eta argazki lehiaketa antolatuko da, giza edoskitzea modu osasuntsu eta naturala ikusteko.







Aurkezpenenan Montse Port Gimeno (Ermitagainako Emakumea Laguntzeko Zentroko emagina), Susana Urzaiz Santos (Azpilagainako Emakumea Laguntzeko Zentroko emagima) eta "Hijos de la Tierra" laburmetraiaren zuzendarikide den Patxi Uriz egon ziren. Azken honek kanpaina babestu du eta bere dokumentalaren argumentuarekin lotu du, "medikuntza naturalaren alde" eta "Naturarekin kontakuaren onurak" gaiekin.

BETEKIZUN GABEKOAK ETA IDENTIFIKATUAK

Lehenbiziko fasean, Nafarroa osotik "edoskitze guneka" sortzea du helburu (udaletxeak, liburutegiak, kultur etxeak, gizarte etxeak, polikiroldegiak, tabernak, kafetegiak, jatetxeak, botikak, dendak, ileapaindegiak...). Montse Porten hitzetan: "edoskitu behar duen ama eta umea ongietorriak izango diren lekuak dira".
"Nafarroan edoskitu" kanpainari atxikitzeko, establezimentuan ez da leku berezirik behar, honen helburuetako bat edoskitzea zerbait naturala bezala aurkeztea bait. "Gutako inor jateko ez bada izkutatzen, zergatik gure umeek bai?"diote kanpainaren eragileak.
Ekimenaren berri emateko eta atxikimendua eskatzeko, 601 botikei, Nafarroako 273 udaletxeei, 316 tabernei, kafetegi, jatetxe, landa-etxeei informazioa bidali zaie.
Henendik aurrera, ekimenari batu nahi duten establezimentuek identifikatuko dituen logoa duen  itsasgarria jasoko dute, hau beraien establezimentuen kanpokaldean edota begi-bistakoa den lekuan jarriko dutela. Hoenkin batera, www.nafarroanedoskitu.com webgunean establezimenduen zerrenda kontsultatu ahal izango da.
Kanpaina honen martxa jartzeak Effik laborategi eta Italfármaco laborategien babesa izan du, halaber Mendabiako eta Zizur Naguriko udaletxeen laguntza. Era berean, Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuaren eta Erizainen Elkargoaren babesa du.
Informazio gutunen bidalketarako, Nafarroako Sendagaigileen Elkargoaren, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren eta Nafarroako Ostalaritza Txikien Elkartearen (ANAPEH ) laguntza ezinbestekoa izan da.

ETXETIK KANPO EDOSKITZEA IKUSGAI
"Nafarroan edoskitu" kanpainaren barruan, argazki lehiaketa ere badago, honen helburua etxetik kanpoko edoskitzearen normalizatzea dela. Hortarako, Nafarroako herri desberdinetako argazkiak batzea dute helburu, "Erkidego Foralaren leku ezagunenetan argazkiak ateratzera animatzen ditugula ama guztiak".
Lehiaketan parte hartzeko epea maiatzaren 15ean hasiko da eta abuztuaren 15ean amaitu, sari banaketa urrian ospatzen den Amagandiko Edoskitzearen Astean izango dela. Oinarriak, maiatzaren 15tik aurrera www.nafarroanedoskitu.com webgunean konsultagarri izango dira.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina