Edoskitzea

Haur jaio berrien elikagaia esnea da. Bere beharren arabera egokitzeko ahalmena duena eta haurraren zein amaren osasunarentzat hoberena, amaren esnea da. Osasunaren Mundu Erakundeak eta osasun erakunde gehienek, amagandiko edoskitze esklusiboa gomendatzen dute haurtxoaren lehen sei hilabeteetarako.
Edoskitzea arrakastatsua izateko oinarrizko gomendioak hauek dira:
  • Azala azalarekin.
  • Ordutegirik EZ. Ez maiztasun ez iraupenerako.
  • Minik ez. Mina ematen badu, arazo bat dagoen seinale. Emagina, pediatra edo edoskitze aholkulari batekin hitz egin dezakezu.
  • Etengabe. Haurraren lehen ordu, egun eta asteetan, haurra oso maiz eta denbora luzez egongo da bularrean, elikagaiaz gain amaren taupadak, beroa eta babesa ere hartzen baititu bularrean.
  • Txupete eta tetinarik ez. Edoskitzea ondo ezarri bitartean, indarra egiteko moduak nahas ez ditzan txupete eta tetina zein biberoiak ekiditea gomendatzen da. Gutxi gora behera haurrak hilabete izan arte.
  • Ingurukoen laguntza. Oso garrantzitsua da etxean zein inguruan laguntza izatea. Lehen asteetan amak haurrarentzat etengabe eskuragarri izan behar du eta haurrak lo egitean amak atseden hartzea gomendatzen da.
  • Gozatu. Haurraren lehen ordu, egun eta asteak behin bakarrik biziko ditugu eta gozatu eta pazientziaz hartzea gomendatzen da.
Eta noski, edoskitzea amak bakarrik egin badezake ere, aita edoskitze arrakastatsu baterako zutabe sendoa da. Haurra jaiotzean sortzen den ama-haur binomioa babestuz familia sendoa sortzea ahalbidetuko baitu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina