2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

"Hijos de la Tierra" dokumentala

Patxi Uriz eta Axel O´Millek zuzendutako "Hijos de la Tierra" laburmetraian Ama Lurrari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, zeinen onuragarria den guretzat, gizakiontzat, berarekin izan dezakegun harremana, zeinen onuragarria den berarekin, Ama Lurrarekin kontaktuan bizitzea.

Ama Lurra oinarrian dago, natura gure oinarria, edoskitzea izan daiteken bezala, hasiera, naturala, maitasuna, errespetua... Hori da "Nafarroan edoskitu" kanpainarekin lortu nahi duguna hain zuzen ere.

Ama-esnea likido baino gehiago dela jakin badakigu, bizirik dagoen ehuntzat hartzen da, proteinak, azukreak, grasak, mineralak, bitaminak, hormonak, entzimak dituenak. Eta ez hori bakarrik, umearen hazkuntzarako proportzio ezin hobean daude hauek guztiak. Ez dago botika hoberik gure umeentzako!

Hain garrantzitsua da, OMS eta UNICEF batera lan egiten duen WBAk (Amagandiko Esnearen aldeko Mundu Aliantza) 2016ko Amagandiko Esnearen Asterako leloa "Amagandiko esnea: garapen jasangarrirako gakoa" hartu duela. Garapen jasangarriak orainaldian ditugun beharrak bermatzen ditu, iragana kolokan jarri gabe, gure oinarritara bueltatzen, denborarekin ahaztu duguna berreskuratzen, gure benetazko izaerara buelta egiten, Ama Lurrara itzultzen...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina